Erregaloa
Behin, zeure etxetik oso aparte gabeko familia batean, aita eta alabara ari ziren
afaltzen mahaian. Biak bakarrik, biak telebistari begira. Errege bezpera
zen orduan ere.
Hotzak ebakitzen zeuden kanpoan bazterrak. Sukalde
epelean, alaba-
txoak ebaki zuen bien arteko isiltasun luze astuna:
“Aita, zuk zenbat irabazten duzu orduko?”. Eta aitak, muxin, erantzun zion: “Hori
dun hori ateraldia, neska! Berrogeita hamar eruro. Eta
ixo, faborez.”.
Handik pixka batera, alabak berriro: “Aitatxo,
emadazu hogei euro”.
Eta aitak, muzinetik haserrera pasata: “Isilik
egoteko esan ez dinat ba!? Hogei euro nik hiri eman? Horretarakoxe
nagon, hiri hogei euro emateko. Ezta pentsatu ere! Afaldu dun, bai?, eta hoa
lotara isil-isilik”.
Aitari, ordea, gerora, pentsatzen jarrita, harra
egin zitzaion barrenean.
Damuaren damuz, joan zaio alaba kutunari, aspaldiko
partez bisita eginez, hogei euroak ematera, logelaraino. “Eskerrik asko, aita.
Oraintxe nago gustura!”
Eta almohada azpitik hogeita hamar euro atera zituen
neskatilak. Aitak, harrituta, esan ere esan zion: “Baina, laztana. Jakin al
liteke zertarako behar hituen beste hogei eurook!?” Eta alaba txikiak, orduan,
berrogeita hamar euro aitagana luzatuta: “Salduko al didazu zure ordu bat,
aitatxo? Mesedez!”
No hay comentarios:
Publicar un comentario